Joan den ostiraleko ekaitzak bi txiten heriotza eragin du. 20 eguneko bizitza zuten, eta unerik kritikoenean zeuden. Tamaina handia zuten dagoeneko, eta horrek zaildu egiten zion amari beraiek estaltzea eta gainera garai honetan oraindik lumatu gabe zeuden, izan ere euritik eta hotzetik babesten dituen lumajea gutxi gorabehera 30 egunera hartzen bait dute.
Gertaera hau ez da batere arraroa mundu naturalean. Arrano arrantzaleen txitoen % 50 inguru hil egiten dira bizitzako lehen asteetan, eta hirugarren astea da kritikoena. Emearentzako, bere bizitzan ugaltzeko lehenengo aldia izan da, eta honek ere ugalketa-arrakastan eragiten du.
Txiten heriotza naturaltzat hartu behar dugu, bizitzaren zikloaren atal baten modura. Kasu honetan, benetan harrigarria eta desberdina izan dena, gure etxeetatik fenomeno natural horren zuzeneko lekuko izan garela izan da.
Atzo milaka pertsona atsekabetuta zeuden, baina Royk eta Landak bizitza lezio bat eman ziguten. Gorpuak erretiratu zituzten habiatik eta berau konpontzen jarraitu zuten, tarteka tarteka kopularen bat ere egin zutelarik.
Jakin badakigu datak oso berantiarrak direla bigarren txitaldi baterako, vaina kontuz, bikote honengandik edozer gauza espero bait dezakegu...