Arrano arrantzalearen inguruan garatzen ari garen Ingurumen hezkuntzako proiektuak Euskal Herriko edo beste eremuetako ikasleak hezkuntza-eskarmentua elkartzukatzea eskeintzen du, hain zuzen ere hegazti bitxi honen bizitza ezagutzeaz gain beste errealitateak ezagutu, hizkuntza, hezkuntza eta Zientzia arloan.
Eskarmentu hauek hainbat material desberdinetan erakutsi daitezke eta batez ere hizkuntza ikastea eta teknologia berrien erabilpenaren trebetzea ahalbideratzen duten formatu digitaletan.
Atal honetan ingurumen hezkuntza proiektuaren arloan parte hartzen duten eskola desberdinak garatu dituzten lanak ezagutzeko gonbidatzen dizugu:
Mertzede Ikastetxearen ikasleek eta irakasleek eginiko Urdaibairi eta Naturari buruzko antzeki lana Gernikako Lizeo antzokian. 2016-05-05
WOW 2016 Arrano arrantzalearen aldeko munduko astean ospaturiko bideo hitzaldia Euskal Herriko kastetxe ezberdinekin euskeraz.
WOW 2016 Arrano arrantzalearen aldeko munduko astean ospaturiko bideo hitzaldia munduko ikastetxe ezberdinekin inglesez.
Italiako "Grosseto instituto comprensivo I.ngo-ko ikasleek WOW 2015-erako prestaturiko bideo bat. Ikasleek Llpo´s izeneko arrano arrantzalearen bidaiarekin sortu dute ibilbide gastronomiko-kulturala bere migrazio bidearen geldialdiekin. Kasu honetan Arrano arrantzaleak herri askoen janari-errezetak partekatzeko tresna interesgarria izan daiteke eta era horretan herri bakoitzaren kulturak. Ideia hau Milan-en EXPO 2015 hasi zen forma hartzen eta hemen dugu emaitz ederra.
Arrano arrantzalearen inguruko hitzaldi programa Urdaibai Biosfera erreserbako ikastetxeentzako. Urdaibai Bird Center-ek eskeinitakoa.
Skype bidezko bideo hitzaldia Euskal Herriko eskola batzuen artean. Ekitaldi honen testuingurua da arrano arrantzalearen inguruko ingurumen hezkuntza proiektua. Proeiktu horretan aurton parte hartu dute ikastetxe batzuk: Montorre eskola (Gautegiz Arteaga), Urretxindorra eskola (Muxika), Axular B.H.I. (Santurtzi), Elorrio B.H.I. (Elorrio) eta Aitor Ikastola (Donostia). Bideohitzaldi honetan ikastetxe hauek azaldu zuten urte osoan zehar eginiko lanak arrano arranbtzalearen inguruan.
Gautegiz Arteagako Montorre eskola laburmetrai bat egiteko gai izan dira “Arrano arrantzalea Euskalerrian” ingurumen hezkuntzako planaren garapenean sorturiko komiki baten oinarriturik.
Inglesez eginiko ikus-entzunezko material honen bidez bideoklipa egiteko eman duten pausuak azaltzen da: Komikiaren gidoiaren egokitzapena, story board-a, filmaketa eta bideoaren edizioa.
Montorre ikastetxeak Europa, Amerika eta Afrikako eskola batzuei erakustaldi bat eskeini du bideo honen bidez, arrano arrantzalea Urdaibai Biosfera Erreserbaren gaia hartuta. Erakustaldi hau bertsolaritza zertan datzan eskola hauei azaltzeko asmoekin egin dute eta herri honetarako Euskal kulturaren adierazpen honek duen garrantzia azaltzeko ere bai.
Muxikako Urretxindorra Ikastetxea eta bere ingurunea aurkezteko bideoa.
Arrano arrantzalea etorri zaigu bisitan Euskal herrira eta Donostiako Aitor ikastolakoek elkarrizketa egiteko aprobetxatu dugu:
Donostiako Aitor ikastolako LH-ko 4.arren mailako ikasleek “Arrano arrantzale Euskal Herrian” proeiktuari buruzko marrazki erakusketa burutu dute:
Beste lan batzuk ikusteko:
http://trapujaleak.blogspot.com.es/search/label/ARRANO%20ARRANTZALEA
“Ospreys flyways linking comunities” proiektuaren inguruan Euskal Herria, Italia, Ingalaterra, Amerikako Estatu Batuak eta Gambiako eskolen artean ospaturiko lehenengo bideohitzaldia 2014. Urteko martxoan. Partaideak aurkeztu zuten bere buruari eta bereik eginiko lanak “Arrano arrantzalearen Astearen” inguruan.
Ospreys flyways first skype video conference celebrated in march 29th (2014) with schools of Basque country, Italy, England, USA, and Gambia. The partners of this project introduced themself the works maked in the context of the WOW (World Osprey Week).
Muxika-ko Urretxindorra eskolako ikasleek Urdaibaiko arrano arrantzaleari buruzko filme txiki bat egin dute proeiktu honetarako prestatu diren ingurumen hezkuntzako materialetan oinarriturik eta Eskola-sarean dauden eskoleei erakusteko ere bai: http://www.ospreys.org.uk/osprey-flyways-project/osprey-flyways-project-schools/
Arrano arrantzaleari buruzko Muxika-ko Urretxindorra eskolak egin duen erreportaia ingurumen hezkuntako proiektua azaltzeko ingelesez.
“Arrano arrantzalea Euskadin” ingurumen hezkuntzako proeiktuaren eremuan 2014. Urrian buruturiko bisitaldi gidatuen kanpaina biltzen duen bideoa. Urdaibain 800 ikasle parte hartu zuten.
The Osprey Song - performed by the Juniors at Hurst Lodge School from Andrew Holdsworth on Vimeo.